Zaintzaileen living-lab -a martxan da Bilbon
Ostegun honetan, otsailaren 16an, hasi dira menpekotasuna duten adineko pertsonen zaintzaileen Auzolan Senior Living-lab egitasmoaren lehenengo mintegiak.
Gizarteraen zahartzea erronka garrantzitsua da, bai maila ekonomikoan, bai gizarte politiketan. Auzolan Senior Living-lab egitasmoak, zerbitzuen diseinuan eta gizarte politiken diseinuan adinekoei ematen zaien rola aldatu nahi du, adineko pertsonak diseinu prozesu horretan inplikatu eta jokalari aktibo bihurtuz. Era honetan, aukera ederra sortzen da adinekoentzat zerbitzuak ematen dituzten erakundeentzat, produktuak egiten dituztenentzat edota gizarte politikak gidatzen dituztenentzat, hartzaileen (adinekoen) euren iritzia jasoz, zuzen-zuzenean.
Auzolan Senior Living-lab-eko adituek erreztutako bideetatik, zaintzaileek haien desio, ardura eta asetu gabeko eskaerak agertuko dituzte, haien eta zaintzen dituztenen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Hala, administrazio eta zerbitzu emaileek hobeto ulertuko dituzte haien beharrizanak.