Etxean zahartzea
Etxean bizi nahi dot
Adineko pertsonen borondatea haien etxean bizitzea da (%70), baita gazteago direnen borondatea ere, hein handi batean (%55), 2001eko azaroan CISek argitaratutako 2439 ikerketaren arabera. Ondorioz, nahita nahiezkoa bihurtzen da etxean ahal den eta denbora gehien bizitzeko sistema, zerbitzu eta produktuen ikerketan aritzea, beti ere adinekoaren eta zaintzailearen bizi kalitatea bermatzeko asmoz.
Ildo honetan, esan daiteke euskal gizarteak baino zahartze maila handiagoa (EUSTATen datuen arabera biztanlegoaren %20ak 65 urte baino gehiago ditu) duten herrialdeek, Finlandiak adibidez (honez gero %24), erronka honi emandako erantzunak kontuan hartzea garrantzitsua dela: Finlandian etxean zaintzeko laguntzak %74 hazi dira eta egoitzadun erakundeetako zerbitzuak %45 jeitsi dira 1990 eta 2008 bitartean.