Zahartze aktiboa
Jardunean egon nahi dot
Jardunean mantentzea, fisikoki eta lanean egotea baino askoz gehiago da; zerikusi gehiago du gizarte, ekonomi, kultur, moral eta hiritartasun gaietako parte hartzearekin.
Jardunean mantentzeak pertsonaren ongizatea sustatzen du maila fisiko, sozial eta mentalean, bizitzako edozein garaitan. Aldi berean, parte hartze honek, era batera edo bestera, pertsonari segurtasun, babes eta zaintza sistema informal batetako partaide izatea eskaintzen dio beharrizan egoeretarako.