BBK eta Arratiako Mankomuntatearekin hitzarmena sinatuta

Proiektuak baserri eremuetan bizi diren menpekotasunik gabeko adineko pertsonek zahartzaroa etxean eman dezaten aukerak aztertuko ditu, telebista bidezko zaintzarekin.

BBKren Gizarte Ekintzak, Arratiako Eskualdeko Mankomunitateak eta irabazi asmorik gabeko ITG Taldea izeneko erakundeak adineko pertsonak zaintzeko BBK Auzolan Senior proiektua garatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean Oruen, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia).

Akordio honekin abiatzen den BBK Auzolan Senior proiektuakbaserri eremuetan bizi diren menpekotasunik gabeko adineko pertsonek zahartzaroa etxean eman dezaten aukerak aztertuko ditu, telebista bidezko zaintzarekin.

ITG Taldeak Orue inguruan dauden zenbait baserritan ezarri dute dagoeneko. Erabiltzaileek euren telebistari erantsitako hargailu baten bitartez (telefono bidez konektatzen dena) osasunari eta segurtasunari lotutako mezu pertsonalizatuak jasotzen dituzte, dagokien eguneko orduetan medikazioa hartzeko zein gimnasia ariketak egin edo etxe barruan egon daitekeen arazo bat identifikatzeko.

Teknologia horren inpaktu erreala ezagutzeko 60 parte-hartzaile izango dituen esperientzia pilotu bat abiatu da. Parte-hartzaile guztiak euren etxean bizi diren adineko pertsonak dira eta ahultasun-irizpideak betetzen dituzte, hala nola gaixotasun kronikoak izatea, botika asko hartzea, aldiroko ospitaleratzeak, etab.

Helburu nagusia zientifikoki hauxe frogatzea da: teknologia berrien bidez adineko pertsonak etxean zaintzeak ez duela bakarrik menpekotasuna saihesten eta bizi-kalitatea hobetzen, baizik eta gastu publikoa murrizten duela, ekonomikoki eraginkorragoa baita.

Proiektua Oruen dagoen ITG Taldeak kudeatzen du. BBKren Gizarte Ekintzak, gizarte arloan berritzaile diren proiektuen BBK Innova Sarearen bidez, 120.000€tik gorako ekarpena egin dio proiektuari. Arratiako Mankomunitateak ere proiektua laguntzen du, proiektu pilotuan parte hartuko duten adineko pertsonak bere gizarte zerbitzuen bitartez bideratuz.

Josune Gorospe, Arratiako Eskualdeko Mankomunitateko Lehendakaria; Jorge Morquecho, BBK Gizarte Ekintzaren Zuzendaria;  eta Eneritz Iza, ITG Taldearen Zuzendari Gerentea, izan dira hitzarmena sinatu dutenak.

Irudi Galeria

  • Barrikuntzarako indarrak batuz 
  • Hitzarmenaren sindura 
  • Sistema telebistaren bidez dabil