Auzolan Senior egitasmoa Cornellà-ko Citilab-en

Auzolan Senior ekimeneko arduradunek Cornellà-n (Catalunya) kokatzen den CitiLab egitasmoaren barnean dagoen Seniorlab proiektu aitzindaria bertatik bertara bisitatu dute 2011ko uztailaren 11 eta 12an. Egitasmo honek adineko hiritarrei berrikuntzan autortzen dien lehentasunak oso bereizgarria da.
Auzolan Senior ekimeneko arduradunek, besteak beste ITG, GAIA eta TECNALIAko ordezkariek, Cornellà-n (Catalunya) kokatzen den CitiLab egitasmoaren barnean dagoen Seniorlab proiektu aitzindaria bertatik bertara bisitatu dute 2011ko uztailaren 11 eta 12an. Egun oparo bi izan dira, egitasmoetako kudeatzaileen aurkezpenak eta Seniorlabeko partaideekin tailerrak partekatuz. Azken honeetan, iritziak partekatu eta zalantzak argitu ahal izan ditugu, baina batik bat, adinekoak sortu, irudikatu, gauzatu... eta haien errealitatea aldatzeko gai direlaz ohartu gara. Azkenik, Jose Antonio Galaso, Citilab-eko proiektuen zuzendariaren hitzak azpimarratzea nahitaezkoa da Citilab ulertzeko: "Gakoa Citilab hiritarren gune bat dela da, eta ez hiritarrentzako gune bat".

Irudi Galeria

2011ko uztailaren 11 eta 12an, Auzolan Senior egitasmoko arduradunak Cornellà herrian dagoan CitiLab egitasmoa ezagutzera joan ginan. Bertan SeniorLab izeneko adinekoen proiektua daukie martxan... hainbeste daukagu ikasteko!
  • Gure ordezkariak 
  • Seniorlab-en alkarrizketan 
  • Hausnarketan 
  • Entzun eta ikasi