Hasi dira "Ekin barriz!" tailerrak

Auzolan Senior egiasmoak aurten bultzada barri bat emon gura deutsa auzotarren parte hartzeari. Horretarako eguazten guztietan elkartzen hasi dira
Pasa dan eguaztenean, irailaren 28an, Auzolan Senior egitasmoaren barruan Teknologia Barrietako tailerrak hasi dira Oruen. "Ekin barriz!" izena emon deutsegu, hain zuzen ere, auzotarrak barriro be auzolanean jarri nahi doguzalako. Oraingoan aitzakia informatika ikastea izango da, baina benetan lortzeko asmoa daukaguna, elkarreraginean asmo barriak, ideiak, planteamenduak eta barrikuntza sortzea da. Saioak eguazten arratsaldetan garatuko dira, 17:30etatik aurrera. Hasierako taldea, Orue inguruko zazpi auzotarrek osotzen dabe, bataz besteko 71 urte dabelarik.

Irudi Galeria

Auzolan Senior egiasmoak aurten bultzada barri bat emon gura deutsa auzotarren parte hartzeari.
  • Tailerreko giroa 
  • Pentsakor 
  • Senar-emazteak 
  • Buru-belarri