Auzolan Senior NAGUSI'11-n

NAGUSI'11 feria urtero adinekoen topaleku bihurtzen da. Auzolan Seniorrek ezin eban huts egin hitzordu honetan.
2011ko NAGUSI adinekoen feria ospatu zan urriaren 21etik 23ra BECen (Barakaldo), eta hantxe izan zan Auzolan Senior egitasmoa. Gure helburua adinekoak gizarteari bere ekarpenak egiteko bide bat sortzea izan zan. Talde dinamiken bidez, adinekoak inplikatu eta aisiaz, arretaz eta kontsumoaz berbetan jarri genduzan.

250 adineko baino gehiago hurreratu ziran talde dinamiketara, eta emoitzak erabat interesgarriak izan dira. Gure lankidea dan Eneritz Elgezua eta GAIA gizarte azterketetan adituak izan ziran gidaritzaren arduradunak. Web gune honetan argitaratzen joango gara ataratako emoitzak.

Irudi Galeria

NAGUSI 2011-n antolatutako talde dinamiken argazki sorta bat daukazue ikusgai hemen. Feria honetan Auzolan Seniorreko stand bat jarri genduan, adinekoen eritziak jasotzeko asmoz.
  • Stand-a 
  • NAGUSI'11 
  • Galdezka 
  • Buru-belarri 
  • Ekarpenak egiten