Aurkezpena
Auzolan Senior egitasmoak etxean bizitzeko eta sare informalen babesa nahi duen gizarte zaharrago bati erantzuten dio. Proposamena Komunikazio eta Informazio Teknologien bidez, erabiltzailearen inguruan ardazten den proiektu batetan gorpuzten da. Erabiltzailea diseinatzaile, sortzaile eta konponbidearen partaide bihurtzen da.
Auzolan Senior 2007an jarri zen martxan Orue inguruko baserrien argazki bilketa bat egiteko asmoz, eta gaur egun adinekoen arreta osoa eskaintzen duen egitasmo aitzindari bat du, gizarte eta ekonomi eragile sare sendoa du eta, garrantzitsuena, erabiltzaile talde batek bere esperientzia eskaini nahi dio munduaren aurrerabideari.