BBK, babeslea

 

Gizarte ekintzako irabazi asmorik gabeko ekimen pribatuari laguntzeko asmoz, 2001ean BBKren apustu estrategiko moduan sortu zenetik, Gizarte Proiektuei Laguntzeko Deialdiak 37,9 milioi euro eman ditu zazpi edizioetan. Gizarte Proiektuei Laguntzeko Programa bbk-ko Gizarte ekintzako programa handienetakoa da, bere lehentasunezko jarduketa lerroari erantzuten diolako, hau da, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuen sustapenerako ekimen pribatuari eta publikoari laguntzen diolako.­

2008an, bbk-k sei milioi euro eman ditu 356 proiektutarako, Gizarte Proiektuei Laguntzeko Programaren zazpigarren deialdian.

Horien artean aurkitzen da AUZOLAN SENIOR egitasmoa, I+G+B jarduera ildoan, hain zuzen ere. Arlo honetan emandako dirulaguntzek gizarte erakundeen ikerketa sustatzea, gizarte jarduketarako metodologia eta prozesu berriak garatzea eta ezartzea eta jarduera egokiak bultzatzea dute helburu.

http://www.bbk.es