Filosofia

 

Proiektu honen aurkezpena egitean, oso zaila bihurtzen da hasiera bat jartzea. Egia da, proiektua 2006an hasi zela hezurmamitzen, baina aurretiaz, Orue inguruan egin izan den lan guztiak eragina izan du egitasmoaren arrakastan. AUZOLAN SENIOR proiektuak, beraz, Oruen urteetan egindako lanari ekarpen berri bat egiten dio.


Oruek, garaian garaiko erantzuna eman dio gizarteari, eta XXI. mendean ere, neurriko erantzuna eman nahi du. Kasu honetan, teknologia berriak dira bidea; pertsonak, ostera, eragile eta helburu. Ez dezagun ahaztu inoiz egingo dugun asmakizunik garrantzitsuena pertsona bera dela!


Hasiera hasieratik, erakunde parte hartzaileen konpromisoa eskertu nahi dugu, baita babesleen laguntza eta partaideei... gure omenaldi apala, eurei esker egiten baitu guztiak aurrera.