ORUE ingurua

 

Orue auzoan pertsonari arreta osoa eskaintzen zaio bere bizi ibilbidean, laguntzeko bokazio erabakigarria eta ausarta izanez. Asmoa ez da horrenbeste itsasoan galduta dagoenari heldulekua eskaintzea, ikuspegi global eta integratzaile batetik ondo landutako gida eskaintzea baino, elkartasunean eta ezagutzan oinarrituta, beharra kalitatez eta inguruko kultura euskaldunean buru-belarri sartuta.

2001ean Orue egoitza jaio zen, mendekotasun arazoak eta premia mediko bereziak dituzten adinean gorako pertsonentzat. Egoitzak bost solairu hartzen ditu, 129 egoile bizi dira bertan eta horien bizi kalitatea hobetzeko bene-benetako talde medikoa dauka.

2004an, adinekoentzako gainbegiratutako etxebizitzak martxan jarri ziren, eta 2007an, Bizkaian ohe sozio-sanitarioak dituzten hiru zentroetako bat da, bere profesionalen lan onaren aintzatespen bezala.

http://www.orue.biz